XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bernardo Santuaren otoitza.

Errukizko Birjiña Maria!.

Munduaren asieran orain arte zure laguntza eskatu-ta, nai zuena iritxi gabe iñor ere geratu eztala oroi zaitez: zure aurrera atsekabeturik etorri-ta, gozagarririk gabe irten danik ez dagoala gogora zaite.

Ontasun onetan nere ustea jarrita, zugan, Ama, negarrez, pekatari nator.

Ez nauzula utzi, baizikan entzun zadazu, ta zureganatu dezaizkitzu nere deyak.

Amen. (1) Aldiro 300 eguneko barkapena. Egunero esanik, illean bein, nai danean, konpensatu, Jaun artu ta eliz batean Aita Sainduaren gogoetarako eskatuaz barkapen osoa.

Maria Sortze garbiari.

Gorputz ta animaz, sinismen ta naitasunez erru gabe izanik, Jauna bera poztu zenduen Birjin guziz ona, ta Jainkoaren Ama!.

Zure begi kupikorrak guganontz itzuli itzatzu.

Birautua izan zan suge gaiztoa oraindik ere Ebaren ondorengoen aurkezka naiko dabil.

Bada gure Ama guziz ona, Erregin ta Bitartekoa!.